70 pilotaritik gora jokatuko dute topaketan

Ataria 2021eko abenduaren 27a

Guztira 70 pilotaritik gora ariko dira lehian XIX. Gabonetako Pilota Topaketan, Intxurre Pilota Elkarteak antolatuta.

Gaur hasi dira partidekin, eta aurretik ohiko argazkia atera dute parte hartzaile guztiek. Aurtengoan aire librean egitea erabaki da, eta Alegiako kultur eta kirola etxearen sarrera aurrean egin da argazkia. Ondoren pilotari bakoitza zegokion frontoira joan da partidak jokatzera.4

Prebenjaminak Orendain ariko dira, benjaminek Alegian jokatuko dute, alebinek Altzon eta infantil eta kadete mailakoek Baliarrainen jokatuko dute. Antolakuntzatik frontoi irekiak bilatzen aritu dira partidak jokatzeko. Finalak Amezketan izango dira, ostegunean, herriko plazako frontoi irekian, euririk ez badu egiten behintzat. 11:00etan hasiko da jaialdia. 

Aurreko urtean ez zen egin topaketa, baina aurtengoan antolakuntzatik aurrera egitea erabaki dute, eskaria jaso dutelako txapelketa egiteko. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!