Altuna III.ak eta Jakak puntu bana lortu dute asteburuan

Tolosaldeko Ataria 2021ko abe. 27a, 12:20
Jaka, aurreko jardunaldian Beotibar frontoian jokatutako partidan.

Eskualdeko pilotariek elkarren aurka jokatu dute asteburuan, eta Altuna III.a-Martija bikoak 22-19 irabazi dio Peña II-Albisu bikoari. Beste neurketan, Jaka-Mariezkurrena II bikoak 20-22 dio Ezkurdia-Tolosa bikoari.

Binakako Pilota Txapelketako seigarren jardunaldia jokatu da asteburuan, eta eskualdeko lau pilotariek bi partidetan neurtu dituzte indarrak, sailkapenean puntuak gehitzeko asmoz. Altuna III.a amezketarrak Martijarekin batera hirugarren puntua eskuratu du, Peña II-Albisu bikoaren aurka 22-19 irabazita, eta orain hiru puntu dituzte eta sailkapenean seigarren postuan daude. Peña II.a tolosarra eta Albisu bolada txarrean daude, batez ere emaitzei dagokionez, eta txapelketako lehen jardunaldian irabazi ondoren ez dute beste partidarik irabazi. Puntu bakarrarekin zazpigarren postuan daude.

Beste partidan, Jaka lizartzarrarentzat eta Mariezkurrena II.arentzat izan zen garaipena, 20-22, Ezkurdia eta Tolosa anoetarraren aurka. Jaka-Mariezkurrena II bikoak, lehen bi jardunaldiak galdu ondoren, pixkana emaitzak lortzen ari dira eta asteburuko garaipenarekin hiru puntu dituzte dagoeneko, sailkapeneko bosgarren postuan kokatuz. Tolosak eta bere aurrelari Ezkurdiak ez diote guztiz neurria hartu txapelketari eta garaipen bakarra lortu dute orain arte, sailkapeneko zortzigarren postuan geratuz.

Iker Elizegi, sendo

Promozio mailako binakako txapelketan, Iker Elizegi asteasuarrak eta Bakaikoa bere aurrelariak beste garaipen bat lortu dute asteburuan, Egiguren V-Untoria bikoaren aurka 22-8 irabaziz. Hori horrela, jokatu dituzten sei partidak irabazi dituzte Bakaikoak eta Elizegik, eta sailkapeneko lehen postua daude, sendotasun handia erakutsiz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!