Koronabirusa

629 positibo azken astean eskualdean

Ataria 2021eko abenduaren 23a

Azken zazpi egunak kontuan hartuta 629 PCR positibo zenbatu dituzte Tolosaldean. Azken egunean, berriz 149 positibo atzeman dituzte. Eskualdeko herri guztiak Baliarrain, Hernialde eta Orexa kenduta gorrian daude. Azken hiru herri hauetan ez da positiborik izan azken astean.

Osasun sailak emandako azken datuen arabera, abenduaren 16tik 22ra 629 positibo atzeman dituzte, eta azken egunean 149 izan dira: Adunan 1, Alegian 3, Albizturren 1, Alkizan 4, Amezketan 5, Anoetan 3, Asteasun 4, Berastegin 4, Berrobin 1, Bidania-Goiatzen 1, Gaztelun 5, Ibarran 11, Ikaztegietan 1, Iruran 5, Larraulen 1, Leaburu-Txaraman 1, Lizartzan 1, Tolosan 60, Villabonan 25 eta Zizurkilen 12.

Baliarrain, Hernialde eta Orexan ez da positiborik izan azken astean, eta eremu berdean daude intzidentzia tasari erreparatuta. Gainerako herriak, eremu gorrian daude. ESIei dagokienez, Tolosaldekoa nahiz Alegiakoa, Ibarrakoa, Tolosakoa eta Villabonakoa gorrian daude.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 19.684 positibo atzeman dituzte azken astean. 285 pertsona daude ospitaleratuta, eta 101 pertsona daude ZIUetan. Azken 14 eguneko intzidentzia tasa 1.495,38koa da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!