Ataria Bertso Jaialdia 2022

Sarreren salmentak urtarrilean jarraituko du

Ataria 2021eko abenduaren 23a

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 22an. Aste honetako hiru egunetan 400 sarrera saldu dira eta gainontzekoak urtarrilean jarriko dira salgai.

Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saio berezia izango da 2022koa ere egoerak eskatutako segurtasun neurri guztiak bete beharko baitira.

Saioa ikusteko sarrera zenbakituak astelehenean jarri ziren salgai eta hiru egunetan 400 sarrera saldu dira. Hala ere, oraindik sarrera gehiago geratzen dira eta hauek urtarrilean jarriko dira salgai. Guztiaren informazioa zabalduko du Ataria-k.

Urtarrilean ere Atarikideek 15 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, sarrera bakoitzarengatik 17 euro ordaindu beharko dituzte. Atarikide ez direnek berriz, 17 euro ordaindu beharko dituzte eta asteazkenetik aurrera izango dute erosteko aukera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!