Gabon garaiarekin batera, 'Ataria'-k zozketa berezi bat egin du. Urte berezi hau amaitzeko animoak beharrezkoak ditugunez, Arruti gozotegiko produktuez osaturiko otarra zozkatu du.
400 parte hartzaile izan ondoren, Arrutiko saskia Tolosan geratuko da. Goizean jaso du Lourdes Zabala tolosarrak bere oparia.
