"Lehen mailako arreta lehenesten eta indartzen duen estrategia bat behar da"

Eneritz Maiz Etxarri 2021eko abenduaren 22a

Giza-kateak, sindikatuak, le 22 1640196499580
Giza-kateak, sindikatuak, le 1 1640196489932
Giza-kateak, sindikatuak, le 2 1640196490333
Giza-kateak, sindikatuak, le 3 1640196490758
Giza-kateak, sindikatuak, le 4 1640196491294
Giza-kateak, sindikatuak, le 5 1640196491668
Giza-kateak, sindikatuak, le 6 1640196492080
Giza-kateak, sindikatuak, le 7 1640196492480
Giza-kateak, sindikatuak, le 8 1640196492942
Giza-kateak, sindikatuak, le 9 1640196493380
Giza-kateak, sindikatuak, le 10 1640196493775
Giza-kateak, sindikatuak, le 11 1640196494132
Giza-kateak, sindikatuak, le 12 1640196494522
Giza-kateak, sindikatuak, le 13 1640196494929
Giza-kateak, sindikatuak, le 14 1640196495298
Giza-kateak, sindikatuak, le 15 1640196495791
Giza-kateak, sindikatuak, le 16 1640196496188
Giza-kateak, sindikatuak, le 17 1640196496629
Giza-kateak, sindikatuak, le 18 1640196497473
Giza-kateak, sindikatuak, le 19 1640196498321
Giza-kateak, sindikatuak, le 20 1640196498776
Giza-kateak, sindikatuak, le 21 1640196499140
Giza-kateak, sindikatuak, le 23 1640196499981
Giza-kateak, sindikatuak, le 24 1640196500338
Giza-kateak, sindikatuak, le 25 1640196500685

Giza kate ibiltaria egin dute herritar ugarik SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako mobilizazioarekin bat eginez. Asuncion ospitaleak Belaten duen egoitzatik hasi eta anbulatoriora bitarteko bidea egin dute. Arazoak "egiturazkoak" direla esan dute, eta "egungo osasun krisia baino sakonagoak eta zaharragoak".

SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, gaur arratsaldean giza katea egin dute, Tolosan. Herritar ugarik egin du bat deialdiarekin, eta, beste behin, Osakidetzako lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatu dute, "bai langileentzat eta baita herritarrentzat ere".  Pandemiak "are gehiago tenkatu" duela esan dute "lehen ere hilzorian zegoen asistentzia maila horren egoera". Arazoak "egiturazkoak" direla diote , eta "egungo osasun krisia baino sakonagoak eta zaharragoak".

Hala ere, "pandemia kolektiboaren lan baldintzak eta herritarrei eskaintzen zaien asistentzia kalitatea, gehiago prekarizatzeaz gain, Osakidetzak murrizketak aplikatzeko eta pazienteak osasun publikora iristea zailtzeko aitzakia ere bihurtu da", azaldu dute sindikatuek.

Eskualdera begira jarrita, "Tolosaldean, Osakidetzaren pribatizazioaren laborategi bat egin dute". "Gurea da eskualde ospitale publiko gabeko eskualde bakarra, non zerbitzu hau jabetza pribatua duen klinika batek ematen digun, eta espezialitate asko eta asko pribatizatu dizkiguten", azaldu dute. "Planifikaziorik, errefortzurik eta inbertsiorik ezak, pandemiaren kudeaketak eragindako lan karga handitzearekin batera, soken aurka jarri du lehen mailako arreta".

Gogora ekarri dute pandemiaren aurretik langileek hiru greba egun egin zituztela 2019an: "Inbertsio faltagatik, irisgarritasun murrizketengatik, zerbitzuen eskaintza ezagatik eta profesionalen eskasiagatik". "Apustu argia" egin beharra dagoela eskatu dute.

"Benetako borondaterik ez"

Bien bitartean, "konponbiderik ez egoteak agerian uzten du ez dagoela aurreikuspenik, eta ez zegoela benetako borondaterik lehen mailako arretaren alde egiteko", azpimarratu dute. Horren guztiaren adibidea jarri nahi izan dute: "Langileak seigarren olatuari aurre egiteko erabiltzen ari diren baliabiderik, antolaketarik eta plangintzarik eza da.  Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasun urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu", zehaztu dute.

Profesionalen agendak "gainezka" daudela azpimarratu dute, eta "bajak, oporrak eta bestelako abstentzioak ez dira ordezkatzen". Herritarrei telefono bidezko arreta ematen dietela eta, "Osasun Sailaren informazio eta koordinazio faltarekin batera, egunero telefono lineak gainezka daude". Guzti honek profesional askoren pazientziarekin amaitu duela salatu dute, eta "Osakidetzatik alde egitea erabaki dute askok". Langileez gain, gizartea ere "nekatuta" dagoela nabarmendu dute.

"Zoritxarrez, eta egoera kezkagarria izan arren, Eusko Jaurlaritzak ez du urratsik egin aipatutako arazo larria konpontzeko". Premiazko aurrekontua handitzea, lan taldeak berehala indartzea eta maila guztietan giza baliabideak ematea eskatu dute.

"Lehen mailako arreta lehenesten eta indartzen duen estrategia bat behar da", esan dute. Egoera guzti honen aurrean, Tolosaldean, "oso adi" egotea tokatzen dela exijitu dute: "Urtearen hasieran, urte honetan zehar aldarrikatu dugun eskualde ospitale publikoak eskainiko dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu jaurlaritzak. Argi eta garbi esaten diegu, ez dugu eskualde ospitale publikoa ez den beste ezer onartuko. Ez bereizmen handiko zentrorik, ez ezer".

Tolosaldeak merezi duen osasun arreta eskuratu arte borrokan jarraituko dutela esanez amaitu dute giza katea. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!