Egiten Duzuna Gara 2.0

Mimoz egitea

Ataria 2021eko abenduaren 21a

Kalitatearekin eta bihotzarekin egitean, aldea nabaritzen da. Batera eginez, mimoz eginez, guztiok irabazten dugu.

Zuk egin. Zuk espazioa hartu, eta guk lekua egingo dizugu. Zuk atea ireki eta gu sukalderaino sartuko gara. Zuk eskua luzatu eta guztion artean taldea osatuko dugu. Eta taldea osatzeko modu asko ditugu, batera bilatuko dugu zure modua. Jarrai dezagun aurrera.

Esan, kontatu, irakurri, entzun, ikusi, erabili. Tolosaldeko Ataria guztiona da. Zuk egiten duzu Ataria. Gu zu gara.

Herria euskaraz egiten baduzu, Ataria zara. Egiten duzuna gara.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!