Porrot bana eskualdeko lau pilotarientzat, binakakoan

Josu Artutxa Dorronsoro 2021eko abenduaren 20a

Porrot bana eskualdeko lau p 1 1640026601596
Porrot bana eskualdeko lau p 2 1640026601911
Porrot bana eskualdeko lau p 3 1640026602236
Porrot bana eskualdeko lau p 4 1640026602544
Porrot bana eskualdeko lau p 5 1640026602845
Porrot bana eskualdeko lau p 6 1640026603242
Porrot bana eskualdeko lau p 7 1640026603560
Porrot bana eskualdeko lau p 8 1640026603884
Porrot bana eskualdeko lau p 9 1640026604216
Porrot bana eskualdeko lau p 10 1640026604544
Porrot bana eskualdeko lau p 11 1640026604867
Porrot bana eskualdeko lau p 12 1640026605179
Porrot bana eskualdeko lau p 13 1640026605498
Porrot bana eskualdeko lau p 14 1640026605909
Porrot bana eskualdeko lau p 15 1640026606250
Porrot bana eskualdeko lau p 16 1640026606575
Porrot bana eskualdeko lau p 17 1640026606902
Porrot bana eskualdeko lau p 18 1640026607221

Eskuz Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldian, Altuna III.ak, Peña II.ak, Tolosak eta Jakak ez dute irabaztea lortu; Elizegi bikain ari da promozio mailakoan.

Eskualdeko pilotariak ez dira batere ondo ari 2021eko Lehen Mailako Eskuz Binakako Txapelketan. Bosgarren jardunaldian laurek galdu dute, eta une honetan, sailkapeneko azken lau postuetan daude.

Atzo eman zioten amaiera bosgarren jardunaldiari, Tolosako Beotibar frontoian. Bertan, Jakak eta Mariezkurrenak, Irribarriaren eta Rezustaren aurka jokatu zuten. Lehen tantoetan, Aspeko bikoteak ezarritako erritmoaren aurrean ezinean aritu ziren Baikokoak. Gero, ordea, markagailua iraultzea lortu, eta abantaila txikia zabaldu zuten: 12-7. Bigarren atsedenaldiaren aurretik, bazirudien amaiera parekatua izango zuela partidak, bi berdinketa izan zirelako: 15-15 eta 16-16. Amaieran, Irribarria ondo eta Jaka kamuts aritu ziren. 22-16 amaitu zen partida.

Altuna III.ak ostiralean jokatu zuen, Urdulizen, Martijarekin bikotea osatuz, Urrutikoetxearen eta Arangurenen aurka. Hasi eta buka, jaun eta jabe izan ziren Baikoko pilotariak. 6-0 aurreratu ziren, eta Aspeko bikotea bi tantora gerturatu bazen ere, 22-4koa izan zen azken emaitza; amezketarrak, beraz, ezin izan du garaipena lortu kantxetara itzuli den asteburuan.

Larunbatean, Peña II.aren txanda izan zen. Albisurekin batera, Elezkano II.a-Zabaleta bikotearen aurka neurtu zituzten indarrak, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Ostiralekoaren aldean, erabat ezberdina izan zen partida. Baikoko pilotariek estu eta larri ibili zituzten egungo txapeldunak; amaieran, tolosarrak eta ataundarrak aukerak izan zituzten garaipena lortzeko. Baina azkenean, 22-21 nagusitu zen Aspeko bikotea; Peñak txapara bidali zuen azken pilotakada.

Igandean, Xabi Tolosaren txanda izan zen. Anoetarrak, Ezkurdiarekin batera, ezin izan zuen txapelketako bigarren garaipena lortu. Laso-Imaz bikotea izan zuten aurrean, eta partida hasiera parekatua izan bazen ere, bi atsedenaldietara alde handiarekin heldu ziren Baikokoak: 12-5 eta 18-9. Amaieran, 22-13 nagusitu ziren.

Aste honetan jokatuko dituzte seigarren jardunaldiko partidak, eta tartean bi derbi izango dira. Larunbatean, Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena II bikoteek elkarren aurka jokatuko dute, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Igandean, berriz, Altuna III.ak eta Martijak, Peña II.a eta Albisu izango dituzte aurkari, Bilboko Bizkaian.

Txanponaren beste aldea

Une gozoagoa bizitzen ari dena Iker Elizegi asteasuarra da. Bakaikoarekin batera, Promozio Mailako Binakako Txapelketako partida guztiak irabazi ditu: bostetik bost. Larunbatean, Labriten jokatu zuten partida, Zabala-Oier Etxeberria bikotearen aurka eta 22-16 irabazi zuten. Larunbatean, Eguberri egunean, jokatuko dute hurrengo jardunaldiko partida, berriz ere, Labriten. Kasu honetan, Egiguren V.a eta Untoriaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!