Ataria Bertso Jaialdia 2022

Atarikideen bertso jaialdiko sarrerak, bihartik aurrera

Ataria 2021eko abenduaren 19a

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 22an. Saioa 18:00etan hasiko da eta Atarikideek bihartik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Ataria-ko egoitzan.

Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia ariko dira bertsotan eta Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saio berezia izango da 2022koa ere egoerak eskatutako segurtasun neurri guztiak bete beharko baitira. Saioa ikusteko sarrerak bihar jarriko dira salgai, ez da erreserbarik onartuko. Sarrerak Ataria-ko egoitzan salduko dira (San Esteban auzoa, 20, Tolosa).

Atarikideek 15 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, sarrera bakoitzarengatik 17 euro ordaindu beharko dituzte.

Atarikide ez direnek berriz, 17 euro ordaindu beharko dituzte eta asteazkenetik aurrera izango dute erosteko aukera.

Sarrerak erosteko egunak eta ordutegiak:

  • Astelehena, hilak 20: 16:00etatik 19:00etara, Atarikideak bakarrik.
  • Asteartea, hilak 21: 10:00etatik 15:00etara, Atarikideak bakarrik.
  • Asteazkena, hilak 22: 16:00etatik 19:00etara, gainontzekoak.

Sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko.

Abenduaren 22tik aurrera bertso jaialdirako sarrerak geratzen badira, beste ordutegi bat zehaztuko da horiek erosi ahal izateko. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!