Gaurtik aurrera Bidania-Goiatz, Elduain eta Ibarra ere UEMAko kide dira

Ataria 2021eko abenduaren 18a

UEMA

Idiazabalekin batera, gaur onartu dituzte UEMAko batzarkideek Bidania-Goiatz, Elduain eta Ibarra Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko eskaerak.

Urte amaierako batzar nagusia egin du UEMAk gaur goizean Idiazabalen. 2021ean egindakoaren balantzea aztertu eta 2022rako egitasmo nagusiak onartzeaz gain, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera gehitzeko herri berriek egindako eskaerak ere onartu dituzte batzarkideek. Horrela, gaurtik aurrera, Bidania-Goiatz, Elduain, Ibarra eta Idiazabal ere UEMAko kide dira. Batzarrean parte hartu dute eskualdeko udaletako ordezkariek.

Zehazki, 94 udalek osatzen dute orain mankomunitatea, guztien artean 275.000 biztanleko lurgune euskalduna ordezkatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!