ATARIAK urtero antolatzen duen bertso jaialdiak badu data eta lekua. Urtarrilaren 22an izango da, 18:00etan hasita, eta ohi bezala, Tolosako Leidor aretoan egingo da. Bertarako sarrerak astelehenetik aurrera erosi ahal izango dituzte Atarikideek ATARIA-ren egoitzan.
Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Iker Zubeldia izango dira bertsolariak, eta gai jartzaile lanetan, ohiko moduan, Amaia Agirre ariko da. Edukierari dagokionez, momentuko egoera kontuan hartuta, 800 herritar inguruk izango dute jaialdira joateko aukera.
Sarrerak astelehenetik aurrera erosi ahalko dira. Astelehenean, hilak 20, 16:00etatik 19:00etara eta asteartean, hilak 21, 10:00etatik 15:00etara erosi ahalko dituzte sarrerak ATARIA-ren harpidedunek. Asteazkenean, harpidedun nahiz harpidedun ez direnek izango dute aukera, 16:00etatik 19:00etara. Sarrerak ATARIA-ren egoitzan egongo dira salgai (San Esteban auzoa, 20, Tolosa).
Atarikideek 15 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, bakoitzarengatik 17 euro ordaindu beharko dituzte. Atarikide ez direnek berriz, 17 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzarengatik. Sarrerak zenbakituak izango dira, eta ezingo da erreserbarik egin.
Abenduaren 22tik aurrera bertso jaialdirako sarrerak geratzen badira, beste ordutegi bat zehaztuko da horiek erosi ahal izateko.