Koronabirusa

80 positibo azken egunean Tolosaldean

Ataria 2021eko abenduaren 16a

Azken zazpi egunetan 602 positibo atzeman dituzte Tolosaldean, eta azken egunean, 80.

Osasun sailak emandako azken datuen arabera, eskualdeko herri guztiak eremu gorrian daude intzidentzia tasari erreparatuz gero. Abenduaren 9tik 15era 602 positibo atzeman dituzte, eta azken egunean 80 izan dira: Tolosan 34, Amasa-Villabonan 8, Ibarran eta Larraulen 6na, Alegian 5, Asteasun eta Zizurkilen 4na, Amezketan eta Berrobin 3na, Berastegin eta Iruran 2na eta Albizturren, Elduainen eta Gaztelun bana. 

ESIei dagokienez, Tolosaldekoa gorrian dago 1.783ko tasarekin, eta zonaldeka ere gorrian daude; Ibarrak 1.900eko tasa du, Tolosak 1.988koa, Alegiak 1.608koa eta Villabonak 1.816koa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2.266 positibo berri atzeman dituzte azken egunean, 299 pertsona daude ospitaleratuta, eta 100 pertsona daude ZIUetan. Azken 14 eguneko intzidentzia tasa 1.042koa da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!