ZOZKETA BEREZIA

Azken aukera gabonetako zozketa berezian parte hartzeko

Ataria 2021eko abenduaren 15a

Gaur 23:59ean amaituko da zozketan parte hartzeko epea. TOLOSALDEKO ATARIA-ren jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte!

Gabon garaiarekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du. Urte berezi hau amaitzeko animoak beharrezkoak ditugunez, Arruti gozotegiko produktuez osaturiko otarra zozkatuko dugu.

Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

 

Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da: 

    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ARRUTI idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: abenduaren 15a, asteazkena, 23:59etan.
    • Hurrego goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Ostiraleko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!