Tolosak lehen puntua eskuratu du

Ataria 2021eko abenduaren 14a

Pilotari anoetarrak eta Ezkurdiak 22-17 irabazi zioten Peña II-Albisuri. Azken horiek, beraz, garaipen bakarrarekin jarraitzen dute.

Binakako Pilota Txapelketaren laugarren jardunaldia izan da jokoan luzatu den asteburuan. Atzo jokatu zuten elkarren aurka eskualdeko bi pilotarik, eta Tolosarentzat izan zen garaipena. Ezkurdia-Tolosak 22-17 irabazi zioten Peña II-Albisuri eta lehen puntua eskuratu zuten. Halere, azken postuan jarraitzen dute. Garaipen bakarra dute Peña II-Albisu bikoak eta azken bigarren postuan daude.

Elkarren aurka jokatzekoak ziren ere asteburuan eskualdeko beste bi pilotariak, baina Altuna III.a ez zen kantxan izan, ezkerreko eskuan mina duelako. Bere ordez Peio Etxeberriak jokatu zuen, eta galdu egin zuten Jaka-Mariezkurrena II bikotearen aurka, 22-14. Lizartzarrak eta bere bikotekideak, beraz, beraien bigarren garaipena lortu dute segidan, eta laugarren postuan daude. Altuna III-Martija bikoa bosgarren postuan daude, bi garaipenekin.

Promozio mailakoan, Iker Elizegi asteasuarra bide onetik doa. Bakaikoa aurrelariarekin batera jokatutako lau partidak irabazi ditu. Asteburuan Victor-Gaskue bikoari 10-22 irabazi zioten. Sailkapenean bigarren postuan daude Bakaikoa-Elizegi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!