2021. urteak izan dituen kirolari nabarmenenak elkartu ziren Tabakalerako ekitaldian. Sari hauen helburua, kirolaren merituak maila guztietan aitortzea da, eta era berean, Gipuzkoako kirol errealitate osoa jasotzea.
Gipuzkoako Kirol Gala atzo ospatu zuten Donostiako Tabakaleran, eta Unai Saralegi tolosarra eta Unai Regillaga amezketarra izan ziren saria jaso zuten judokak. Foru aldundiak antolatutako boto bidezko gipuzkoarren saria jaso zuten eskualdeko bi kirolariek. Horiez gain, Maite Maiora ultra traileko korrikalaria eta Ander Elosegi lau joko olinpikoetan parte hartu duen piraguista izan ziren Kirol Galako protagonistak.
2021. urteak izan dituen kirolari nabarmenenak elkartu ziren Tabakalerako ekitaldian. Sari hauen helburua, kirolaren merituak maila guztietan aitortzea da, eta era berean, Gipuzkoako kirol errealitate osoa jasotzea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?