Gabon garaiarekin batera, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du. Urte berezi hau modu gozoan amaitzeko, Arruti gozotegiko produktuez osaturiko otarra zozkatuko dugu.
Zozketan parte hartzeko klikatu hemen.
Parte hartzeko baldintzak betetzea garrantzitsua da:
-
- Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ARRUTI idatzi beharko dute.
- Parte hartzeko azken eguna: abenduaren 15a, asteazkena, 23:59etan.
- Hurrego goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
- Ostiraleko 21:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
- Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
- Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
- Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
- Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
- Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
- Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.