Bedaiorako errepidea konpondu ezean, autobusik ez da pasako

Ataria 2021eko abenduaren 10a

Pasa den astetik Bedaiora doan bidea bi lekutan erortzen hasi da. Gaur, ez da eskolako haurren garraioa egiten duen autobusa pasa, eta konpondu ezean, ez duela Bedaiorako biderik egingo jakinarazi diete gurasoei.

Bedaiora doan errepidea egoera txarrean dago, eta pasa den asteaz geroztik errepidea bi tokitan erortzen hasita dago.

Euriak atsedenik hartzen ez duenez, gaur, jada, eskolako haurren garraio zerbitzua egiten duen autobusak ez du Bedaiorako biderik egin. Zerbitzua "modu ziurrean" ematerik ez duenez, aurrerantzean, hau da, bidea konpondu bitartean, umeak Ugarteko zerrategian jaso eta utziko ditu autobusak. Hori jakinarazi diete gurasoei Amezketako eskolatik. 

Bestetik, Amezketako baserri batzuetara doan bideak ere, luizi bat tarteko, Bedaioko errekan bukatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!