Tolosaldetik Saharara

Hodeien bidezko mezuak iritsi zaizkie sahararrei

Irati Saizar Artola 2021eko abenduaren 10a

Mezuak Hodeietan proiektuarekin Smarako eskola bat bisitatu genuen atzo. Euskal herritarren mezu eta marrazkiak jaso zituzten bertako haurrek.

Atzo goizean Smarako eskola batean izan ginen, Mezuak Hodeietan proiektuarekin. Euskal Herriko ehunka haurrek animo mezuak bidali dizkiete haur sahararrei, hodei batzuen bidez. Eta hodei horiek haurrei ematen izan ginen. Guztiek eskuzabalik hartu zituzten marrazki eta mezuak. Eta bide batez, eskolako materiala ere utzi genien, denen artean banatu dezaten. 

Hemengo egonaldia amaierara iristen ari zaigu. Gaur Argel hirira goaz eta itzulerako hegazkina, seguruenik, bihar izango dugu. Geratzen zaigun apurra aprobetxatzera goaz!

Tolosako Udalak babestutako bidaia

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!