Luizi batek tren zerbitzuan aldaketak eragin ditu

Ataria 2021eko abenduaren 9a

Gabirian izan den luizi baten ondorioz, Gipuzkoako Renferen aldiriko trenek aldaketak izan dituzte. Goierriko Hitzak zabaldu duenez, Ormaiztegitik Zumarragara zihoan aldirietako tren bat erdi iraulita geratu da tunel baten sarreran. Ez da inor zauritu, eta onik atera dira 15 bidaiariak. 

Gabirian izandako luizi batek Renferen aldiriko trenen joan-etorrian izan du eragina, Beasain eta Brinkola artean. Luiziak ez du zauriturik eragin, baina tren zerbitzuko ordutegiak moldatu behar izan dituzte. Madrilera doazen bidaiariak esaterako, Tolosan jaitsiko dira, eta autobusean eramango dituzte Altsasura (Nafarroa), han beste tren bat hartzeko. Hauek dira aurreikusi dituzten ordutegi aldaketak:

  • 32750 trena: Irun (irteera 14:53) eta Lezo-Errenteria (helmuga 15:06) artean ibiliko da eta bertan behera geratuko da. Ondoren, 32754 (15:12) trenaren orduan aterako da berriro, geltoki guztietan Brinkolaraino geratuz.
  • 32769 trena: Beasaindik (irteera 16:20) Lezo-Errenteriara (helmuga 17:18) ezeztatuta
  • 32772 trena: Irun (irteera 18:58) eta Lezo-Errenteria (helmuga 19:11) artean ibiliko da eta bertan behera geratuko da. Ondoren, 32776 (19:15) trenaren orduan aterako da berriro, geltoki guztietan Brinkolaraino geratuz.
  • 32793 trena: Beasaindik (irteera 20:18) eta Lezo-Errenteria (helmuga 21:16) ezeztatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!