Koronabirusa

120 positibo azken hiru egunetan

Ataria 2021eko abenduaren 9a

Astelehenetik atzora bitarte 120 positibo atzeman dituzte eskualdean; 62 Tolosan, 14 Zizurkilen, 13 Ibarran, 8 Amasa-Villabonan, 5 Alegian, launa Asteasun eta Iruran, bina Albiztur eta Amezketan, eta bana Anoeta, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz eta Elduainen.

Osasun sailak emandako azken datuen arabera, eskualdeko herri gehienak eremu gorrian daude intzidentzia tasari erreparatuz gero. Berdean dauden herri bakarrak Aduna, Alkiza, Gaztelu eta Leaburu-Txarama dira. Lau horri horiek gainera, ez dute positiborik izan azken egunetan.

Badira astelehenetik atzora bitarte positiborik izan ez duten herri gehiago ere (Abaltzisketa, Altzo, Baliarrain, Herrialde, Ikaztegieta, Larraul, Lizartza, Orendain eta Orexa), baina hala ere, eremu gorrian daude. Baliarrainek du intzidentzia tasarik altuena (6.666,67).

ESIei dagokienez, Tolosaldekoa gorrian dago 1.263,41eko tasarekin, eta zonaldeka ere gorrian daude; Ibarrak 1.288,18ko tasa du, Tolosak 1.282,48koa, Alegiakoak 1.161,58 eta Villabonak 1.089,61ekoa.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.421 positibo berri atzeman dituzte, 293 pertsona ospitaleratu dituzte eta 73 pertsona daude ZIUetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!