Tolosaldetik Saharara

Pilak kargatuta, errepidean berriro ere

Irati Saizar Artola 2021eko abenduaren 6a

Eguna errepidean daramagu, baina bazkaltzeko beharrezko denbora ere hartu dugu, ez pentsa.

Ibilgailuak erregaiz hornitu eta errepidera atera gara gaur ere. Kilometro asko aurretik, baina geroz eta gutxiago falta denaren esperantzarekin goaz aurrera. Eguerdian, gainera, merezitako geldialdia egin dugu: jatetxe batean bazkaldu dugu, eserita, lasai, Moghrar herrian.

Dirua aldatu eta dinarrak eskuratu dituztenek izan dute aukera erosketaren batzuk egiteko, errepide ertzeko dendetan. Eta bagoaz aurrera, atzo baino abiadura handiagoan, ea iluntzerako bide gehiena aurreratuta dugun.

Tolosako Udalak babestutako bidaia

 

Erlazionatuak

Tindufera bidean

Irati Saizar Artola 2021 abe 06 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!