Koronabirusa

349 positibo atzeman dituzte azken astean

Ataria 2021eko abenduaren 6a

Tolosan 147, Villabonan 57, Ibarran 36, Zizurkilen 19, Alegian 14, Anoetan 11, Iruran 9, Asteasun 8, Albizturren 7, Elduain eta Hernialden 6na, Amezketan 4, Berastegi eta Orexan 3na, Alkizan eta Larraulen 2na eta Abaltzisketa, Ikaztegieta, Bidania-Goiatz, Lizartza eta Orendainen bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, eskualdean azaroaren 29tikabenduaren 5era 349 positibo egon dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 9.608 izan dira, eta intzidentzia metatuaren tasa 724,78koa da. Gipuzkoako tasa 1.177,17koa da. Ospitaleetan 266 pertsona daude egun COVID-19arekin eta 70 ZIUn. Hemeretzi dira azken astean hil diren herritarrak.

Azken egunari begiratuta, Tolosaldean 32 positibo atzeman zituzten atzo: Tolosan 11, Amasa-Villabonan 6, Ibarran 5, Zizurkilen 3, Alegia, Albiztur eta Anoetan bina eta bakarra Abaltzisketan.

Tolosaldeko 22 udalerri daude 150eko tasatik gora. Horien artean, nabarmentzekoa da Baliarrain. Azkeneko zazpi egunetan 10 lagun kutsatu dira eta 6.666koa du intzidentzia tasa. Azkeneko astebetean kutsaturik ez da izan Adunan, Alkizan, Belauntzan, Berrobin, Gaztelun eta Leaburu-Txaraman. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (997), Ibarrakoa (1.198), Tolosakoa (1.224) eta Villabonakoa (1.089) gorrian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa (1.246) ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!