BABESTUTAKO EDUKIA

Eneko Atxak eta Mundukidek 'munduko errezetarik onena' kozinatuko dute

Tolosaldeko Ataria 2021ko abe. 9a, 10:59

Hegoaldeko herrialdeekin elkartasuna sustatzeko #MundukoErrezetarikOnena ekimena aurkeztu du Azurmendi jatetxeko sukaldari buruak.

Mugimendu kooperatiboaren babesarekin sortutako Mundukide GKEk hegoaldeko herrialdeekin lankidetza sendotzeko kanpaina jarri du martxan berriki, abendua amaitu arte iraungo duena. Horretarako, hiru Michelin izan dituen eta munduko jatetxe jasangarrieneko sukaldaria den Eneko Atxa izango du bidelagun.

Atxaren ustez, "konpromiso bat dugu gure planetarekin eta pertsonekin eta horregatik, erantzukizun soziala eta lankidetza bezalako balioetan sinisten dut, eta balio horiek Mundukiderekin partekatzen ditut".

Sentsibilizazioa helburu

Abagune hori baliatuta, urte bukaerako diru bilketa kanpainari errezeta itxura eman diote, "laguntzeko gosea eta aho zaporerik onenarekin geratzeko gogoa duten pertsona guztiak" gonbidatuz parte hartzera. Horretarako, dirua biltzeko atal bat prestatu dute mundukide.org webgunean, ekarpen bat egin nahi duten pertsonek Internet bidez, modu seguru eta errazean egin ahal izan dezaten, txartel, Bizum edo banku transferentzia bidez. Kanpainan parte hartzen dutenek beren dohaintza desgrabatu ahal izango dute, gainera, zerga ziurtagirirako datuak betez. Oraingoz ekimena "erantzun ona" jasotzen dabilela aipatu du Urizarrek, "askori deigarria" iruditu zaielako.

22 urteko lankidetza

Gaur egun Mozanbiken, Etiopian, Ekuadorren, Kolonbian eta Brasilen jarduten du Gobernuz Kanpoko Erakundeak, nekazaritza eta abeltzaintzaren bitartez familien garapen sozioekonomikoari laguntza emanaz: "Helburua pertsonei autonomiaz lan egiteko tresnak ematea da".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!