Tolosaldetik Saharara

Itsasoaren beste aldera

Irati Saizar Artola 2021eko abenduaren 4a

Gaua itsasoan pasatuko dugu, ferrian. Almerian ilundu eta Aljerian argituko digu bihar, eta gauzak ondo bidean, basamortuko bideari ekingo diogu bihar, ea hiru egunetan kanpalekuetara iristerik badugun.

Gaur ere hotelean lo eginda indarrarekin hasi dugu eguna, ondo deskantsatuta. Azken orduko material aldaketak egin ditugu ibilgailuetan, batetik bestera poltsak, kaxak eta beste pasa, eta ferrirako prestatu gara. Autoak ere banan-banan sartu ditugu barrura.

Arratsaldean jaso ditugu atzo egin genituen PCR proben emaitzak. Eta bai, guztiok goaz. Denon emaitza negatiboa izan da eta bidaiarekin jarraitu dezakegu. Emaitzak jaso artean izandako urduritasunaren ondoren badator ferrirako garaia.

Olatuek eta haiek eragindako balantzek lorik egiten uzten badigute, bihar Arjelian esnatuko gara. Ibilgailuak deskargatu eta basamortuko hondar gainean egingo ditugu kilometro eta kilometroak, gutxienez beste hiru egunez. Saharako errefuxiatuen kanpamentuetara asteazkenean iristea aurreikusten dugu, gauzak ondo bidean. Basamortuan ez daukagu Internet konexiorik ziurtatuta, beraz, ez dakit bihar arte esan, edo astezkenera arte esanda agurtu.

Izan ondo!

Talde argazkia, Almeriako portuan.

 

Tolosako Udalak babestutako bidaia

Erlazionatuak

Ferryra sartu aurreko uneak

Irati Saizar Artola 2021 abe 04 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!