Koronabirusa

133 positibo azken hiru egunetan

Ataria 2021eko abenduaren 2a

Eskualdean astelehenetik atzora bitarte 133 positibo atzeman dituzte. Tolosaldeko ESIa gorrian dago.

133 positibo atzeman dituzte astelehenetik atzora bitarte, Tolosaldean; 51 Tolosan, 32 Amasa-Villabonan, 12 Ibarran, 8 Zizurkilen, 7 Asteasun, 6 Iruran, 5 Alegian, 3 Albizturren, bina Anoeta, Hernialde eta Bidania-Goiatzen, eta bana Elduain, Ikaztegieta eta Altzon.  Herri horiek guztiak gorrian daude. Eta baita Amezketa (326,09 intzidentzia tasa), Baliarrain (606,06), Berastegi (190,11), Lizartza (1.386,75) eta Orexa (2.830,19) ere, nahiz eta azken egunetan ez duten positiborik izan. Badira berdean dauden herriak ere: Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Belauntza, Berrobi, Gaztelu, Larraul, Leaburu-Txarama eta Orendain.

Tolosaldeko ESIari dagokionez, kolore gorrian dago 1.137,52ko intzidentzia tasarekin, eta zonaldeka ere gorrian daude: Alegiako ESIak 744,60ko tasa du, Ibarrakoak 918,25, Tolosakoak 1.071,14 ea Villabonakoak 958,11.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!