Koronabirusa

233 positibo atzeman dituzte azken astean

Ataria 2021eko azaroaren 29a

Tolosan 109, Anoeta eta Ibarran 27na, Amasa-Villabonan 17, Zizurkilen 15, Lizartzan 8, Alegian 7, Asteasu eta Altzon 4na, Ikaztegietan eta Orexan 3na, Albiztur, Amezketa eta Iruran bina eta Baliarrain, Berastegi eta Bidania-Goiatzen bana izan dira. 

Osasun sailak emandako datuen arabera, eskualdean azaroaren 22etik 28ra 233 positibo egon dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 6.335 izan dira, eta intzidentzia metatuaren tasa 471,56koa da. Gipuzkoako tasa 807,26koa da. Ospitaleetan 214 pertsona daude egun COVID-19arekin eta 47 ZIUn. Hemezortzi dira azken astean hil diren herritarrak.

Azken egunari begiratuta, Tolosaldean 28 positibo atzeman zituzten atzo: Tolosan 16, Anoetan 6, Amasa-Villabonan 3, Ibarran bi eta bakarra Alegian. 

Tolosaldeko 17 udalerri daude 150eko tasatik gora. Horien artean, nabarmentzekoa da Anoeta (2.167), Ibarra (1.393), Lizartza (1.386) eta Orexako (2.830) datua. 5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Tolosak 1051ko intzidentzia tasa du, eta Amasa-Villabonak 608koa. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (580), Ibarrakoa (943), Tolosakoa (979) eta Villabonakoa (814) gorrian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa (1.049) ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!