Koronabirusa

Astehenetik ostegunera 212 positibo

Ataria 2021ko aza. 25a, 12:36

Azken egunean 25 positibo atzeman dituzte: Tolosan 14, Amasa-Villabonan 4, Zizurkilen 3, Altzon eta Anoetan 2na eta Ibarran positibo bat.

Osasun Sailak azaldutakoaren arabera, 5.004 positibo zenbatu dituzte azken astean, azaroaren 18tik 24ra,  Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 14 eguneko intzidentzia tasa 374koa da. Gipuzkoaren kasuan, 648koa da tasa. 26 ospitaleratze berri izan dira, une honetan 179 pertsona daude ospitaletan, eta 36 ZIUn daude.

Tolosaldeari begiratuta, azaroaren 18tik 24ra 212 positibo izan dira: Tolosan 107, Ibarran 26, Anoetan 21, Amasa-Villabonan 17, Asteasun 12, Zizurkilen 7, Alegian 6, Lizartzan 5, Altzon eta Amezketan 3na, Iruran 2 eta Berastegin, Hernialden eta Ikaztegietan bana. Azken eguneko datuei erreparatuta, Tolosan 14, Amasa-Villabonan 4, Zizurkilen 3, Altzon eta Anoetan 2na eta Ibarran positibo bat atzeman dute, 25 orotara. 

5.000 biztanletik gorako Tolosaldeko herrien kasuan, Tolosak 969ko intzidentzia tasa du eta Amasa-Villabonak 456koa, beraz, eremu gorrian daude. Bi horiekin batera, Alegia, Albiztur, Altzo, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Berastegi, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Lizartza eta Zizurkil ere eremu gorrian daude, 150etik gorako tasa baitute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!