Atarikideen txokoa

Atarikideek aste honetan ere saria lortzeko aukera izango dute

Ataria 2021eko azaroaren 29a

Aste honetan atarikideen artean “Gure Bertso Zirkua” helduen saiorako sarrera bikoitza zozkatuko dugu.

Gure Betso Zirkua saioan Maddalen Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin, Julio Soto eta Gure Zirkuko artistak hartuko dute parte. Gai-jartzaileak: Iker Iriarte eta Imanol Artola izango dira.

Emanaldia  abenduaren 11n, larunbata, izango da, 18:00ean, Tolosan.

Zozketan parte hartzeko sartu hemen.

Parte hartzeko epea, osteguna, 11:00ak arte.

Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!