Koronabirusa

206 positibo atzeman dituzte azken astean

Ataria 2021eko azaroaren 22a

Tolosan 95, Ibarran 33, Amasa-Villabonan 19, Anoetan eta Asteasun 19na, Zizurkilen 6, Alegian eta Iruran 4na, Amezketan eta Hernialden 3na, Berastegin 2 eta Altzon, Ikaztegietan eta Lizartzan positibo bana izan dira.

Osasun sailak emandako datuen arabera, eskualdean azaroaren 15etik 21era 206 positibo egon dira. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 4.038 izan dira, eta intzidentzia metatuaren tasa 300,68koa da. Gipuzkoako tasa 510,37koa da. Ospitaleetan 168 pertsona daude egun COVID-19arekin eta 31 ZIUn. Bost dira azken astean hil diren herritarrak.

Azken egunari begiratuta, Tolosaldean 21 positibo atzeman zituzten atzo: Tolosan 7, Asteasun eta Ibarran 4na, Anoetan 3 eta Iruran, Lizartzan eta Amasa-Villabonan bana.

Tolosaldeko 12 udalerri daude 150eko tasatik gora. Horien artean, nabarmentzekoa da Asteasu (2.307), Anoeta (1.773) eta Hernialdeko (1.639) datua. 5.000 biztanletik gorako herrien kasuan, Tolosak 886ko intzidentzia tasa du, eta Amasa-Villabonak 405ekoa. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (580), Ibarrakoa (663), Tolosakoa (802) eta Villabonakoa (745) gorrian daude. Baita, Tolosaldeko ESIa (743) ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!