Garaipen bakarra binakako lehen jardunaldian

Ataria 2021eko azaroaren 22a

Albisu eta Peña II.a, binakako txapelketaren lehen jardunaldian. BAIKO

Binakako Pilota Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu da, eta eskualdeko pilotariak dauden lau bikoteen artean garaipen bakarra lortu da, Peña II-Albisu bikoak lortutakoa.

Esperokoa zen behintzat garaipen bat izatea, norgehiagoka batean eskualdeko pilotariek elkarren aurka jokatzen zutelako. Hain justu, Peña II-Albisu bikoteak 15-22 irabazi zioten Jaka-Mariezkurrena II bikoteari, azken honen herrian, Berriozarren, jokatutako partidan. Peña II-Albisuk, aurreko txapeldunordeak, beraz, lehen puntua eskuratu dute.

Beste bi pilotariek euren partidak galdu zituzten. Altuna III-Martijak 11-22 galdu zuen Irribarria-Rezusta bikoaren aurka Bartzelonan jokatutako partidan. Tolosak bere estreinaldian Ezkurdiarekin batera ezin izan zuen ere garaipena lortu, 7-22 galdu baitzuten Elezkano II-Zabaleta bikoaren aurka.

Elizegik, lehen puntua

Promozio mailako txapelketaren lehen jardunaldia ere jokatu da asteburuan, eta Iker Elizegik bere lehen puntua lortu du. Bakaikoa II.arekin batera 22-13 irabazi zioten Larrazabal-Salaverri II bikoari.

Bestalde, Jon Erasunek Eskiroz ordezkatu zuen eta Zubizarreta III.arekin batera irabazi zioten 18-22 Alberdi-Uriondo bikoari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!