Eskualdeko hainbat pilotari irabazle, Gipuzkoako Pilota Txapelketan

Ataria 2021eko azaroaren 19a

Eskualdeko pilotariek aurreko asteburuan jokatu dituzten eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketetako ia final guztietan nagusitu dira.

Nagusien bigarren mailan, Tolosa 2-k (Ander Perurena-Martxel Iztueta) 17 -22 galdu zuen Legazpiren aurka. Nagusien lehen mailan, Behar Zanak (Xabier Urbieta-Jon Urbieta) 22-19 irabazi zion Lapke 1 bikoteari. Nagusien ohorezko mailan, Tolosak (Eneko Labaka-Julen Aizpuru) 9-22 irabazi zion Tartaloetxeri.

Bestalde, igande honetan, Hernanin 17:00etan hasiko den jaialdian, bigarren partidan gomazko paleta nagusien lehen mailan, finala jokatuko dute Su-Berri 1 bikoak (Leire Galdos-Maider Mendizabal) eta Hernanik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!