Koronabirusa

Eskualdeko ia herri guztiak daude kolore gorrian

Ataria 2021eko azaroaren 18a

184 positibo izan dira azken zazpi egunetan Tolosaldean, eta azken egunean, berriz, 30.

Osasun sailak aurrerantzean astelehenetan eta ostegunetan argitaratuko du egoera epidemiologikoaren berri ematen duen txostena. Hala, gaur zabaldu dituen datuen arabera, 3.237 positibo zenbatu dituzte azken astean, azaroaren 11tik 17ra,  Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta 14 eguneko intzidentzia tasa 232ra igo da. Gipuzkoaren kasuan, 396koa da tasa. 26 ospitaleratze berri izan dira, une honetan 114 pertsona daude ospitaletan, eta 30 ZIUn daude.

Tolosaldeari begiratuta, azaroaren 11tik 17ra 184 positibo izan dira: Tolosan 81, Anoetan 23, Ibarran 21, Asteasun 14, Amasa-Villabonan 10, Zizurkilen 8, Alegian 7, Iruran 6, Berastegin 4, Amezketan eta Hernialden 3na, Ikaztegietan 2 eta Albizturren eta Lizartzan bana. Azken eguneko datuei erreparatuta, Tolosan 11, Ibarran 5, Zizurkilen 3, Amezketan, Anoetan, Iruran eta Amasa-Villabona bina eta Asteasun, Berastegin eta Hernialden positibo bana izan dira, 30 orotara. 

Tolosak 654ko intzidentzia tasa du eta Amasa-Villabonak 287koa, beraz, eremu gorrian daude. Bi horiekin batera, Alegia, Albiztur, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Belauntza, Berastegi, Elduain, Hernialde, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Lizartza eta Zizurkil ere eremu gorrian daude, 150etik gorako tasa baitute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!