Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa lantzen jarraitzen dute

Ataria 2021eko azaroaren 18a

Indarkeria matxistaren aurkako protokoloa lantzeko bigarren faseari hasiera eman dio Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, eta lehen saioa egin dute.

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea indarkeria matxistaren aurkako protokoloa lantzen ari da, eta bigarren fasea berezitasun batekin jarri dute martxan. Herritarren parte hartzea bultzatuz, herritarrak inplikatuko dituzte protokoloa osatzeko.

Uda aurretik egin zuten lehen fasea, eta astelehenean ekin zioten bigarren faseari. Albiztur, Bidania-Goiatz, Beizama eta Errezil herrietako ordezkari politikoak, elkarteak, eragileak eta herritarrez osatutako taldea bildu zen, eta "faseari hasiera bikaina eman zitzaion", adierazi dute mankomunitatetik.

Hurrengo saioa hilaren 30ean, asteartean, egingo dute, eta landuko diren gaiak eta parte hartuko dutenak aurreratu dituzte: Osakidetza, Ertzaintza eta herritarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!