Zuriñe Tardio eta Ruben Lekuona judokak, Espainiako Txapelketara

Ataria 2021eko azaroaren 17a

Judo Klub Tolosako judokek emaitza oso onak lortzen jarraitzen dute. Asteburuan Zuriñe Tardiok eta Ruben Lekuonak absolutu mailako Espainiako Txapelketa jokatzeko sailkatu dira, Iruñean jokatutako iparraldeko sektoreko txapelketan urrea lortu eta gero.

Euskadiko Txapelketan urrezko domina lortu zuen Lekuonak eta zilarrezkoa Tardiok, eta iparraldeko sektoreko lehiaketan parte hartzeko txartela lortu zuten orduan. Hori horrela, pauso bat aurrera eman du Tardiok, oraingoan urrea lortuz. Biak ala biak, abenduaren 6an lehiatuko dira Madrilen jokatuko diren finaletan.

Bestalde, Unai Saralegi eta Unai Regillaga judokek kata modalitateko Iberiar Sarian lehiatu ziren Caceresen (Espainia), eta hirugarren postua eskuratu zuten. Hurrengo erronka Espainiako Txapelketa izango dute, abenduaren 5ean Madrilen jokatuko dutena. Saralegik eta Regillagak urriaren bukaeran Munduko Txapelketan parte hartu zuten lehen aldiz, eta 13. postuan sailkatzea lortu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!