Hiru lan-poltsa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021ko aza. 19a, 15:58

Tolosaldea Garatzeneko Enplegu Sailak hiru lan-poltsa ditu aktibo: etxeko lanetarako, zaintza lanetarako eta ostalaritzarako.

ETXEKOLAN: ETXEKO ETA ZAINTZA LANETARAKO

Etxeko lanetan eta zaintzan lan egin nahi duten eta egiten duten pertsonen gaitasunak hobetzeko, eta era berean, familiei eta langileei kontratazio prozesuan bitartekaritza eta lan baldintzei buruzko aholkularitza eskaintzen dien programa da.

1. Langileentzat

Etxeko edo zaintza lanetan aritu nahi dutenei orientazioa eta informazioa eskaintzen zaie, kontratazioaren baldintzen inguruan. Lan-poltsan izena eman eta formakuntza jasotzeko aukera ere eskaintzen da (gaitasun ziurtagiriak, euskara, etab.).

2. Familientzat

Etxean lan egiteko norbait behar duten familiei doako aholkularitza eta bitartekaritza ematen zaizkie, hautaketa prozesuan lagunduz.

OSTALARITZAKO LAN POLTSA

Taberna eta jatetxeetan zerbitzari, sukaldari edo sukaldari laguntzaile izateko lan-poltsa ere sortu da. Lan-eskaintza ugari izaten diren sektorea izanik, lan aukera berriak izatean profil horretako jendearekin harreman zuzenagoa izatea ahalbidetzen du poltsak. Ostalaritza establezimenduek ere zuzenean jo dezakete profil zehatzeko jendearen bila.

NOLA EMAN IZENA LAN-POLTSETAN

Lan-poltsetan izena emateko, lan@tolosaldea.eus  helbidera idatzi edo www.tolosaldeagaratzen.eus  webguneko formularioa bete beharko da.

Tolosaldea Garatzen | Enplegu Saila

Lehiberri Zentroa

Apattaerreketa Industrigunea, 1

lan@tolosaldea.eus 

943 654 501

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!