Koronabirusa

159 positibo izan dira Tolosaldean azken astean

Ataria 2021eko azaroaren 15a

Tolosa eremu gorrian sartu da; azaroaren 8tik 14ra Tolosan 77, Anoetan eta Asteasun 19na, Alegian 12, Ibarran 8, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen 5na, Berastegin eta Iruran 3na, Hernialden 2 eta Albizturren, Amezketan, Elduainen, Gaztelun, Ikaztegietan eta Lizartzan positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak gaur eguneratu ditu COVID-19an positibo eman dutenen datuak eta eskualdean azken astean 159 positibo egon dira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 2.576 izan dira, eta intzidentzia metatuaren tasak gora egin du azken 14 egunekoa 181,84an kokatuz. Gipuzkoako tasa 308,55ekoa da. Ospitaleetan 114 pertsona daude egun COVID-19arekin eta 30 ZIUn. Sei dira azken astean hil diren herritarrak.

Tolosa 530eko intzidentzia tasarekin eremu gorrian sartu da, eta Amasa-Villabona 219rekin, horian dago. Osasun eremuei dagokienez, Alegiakoa (461), Tolosakoa (480) eta Villabonakoa (500) gorrian daude. Ibarrakoa (357) laranjan dago, eta baita Tolosaldeko ESIa (389) ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!