Eskualdeko pilotariak Gipuzkoako finaletan

Ataria 2021eko azaroaren 11

Behar Zana elkarteko Jon eta Xabier Urbieta.

Eskuzko lehen finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan.

Bihar, bi final izango dira Villabonako Behar Zana frontoian, 19:00etatik aurrera. Eskuz binaka, nagusien 2. mailan, Tolosa 2 (Ander Perurena-Martxel Iztueta) eta Legazpi lehiatuko dira; eta nagusien 1. mailan, Behar Zana (Xabier Urbieta-Jon Urbieta) eta Lapke 1.

Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan, etzi, 11:00etan hasita beste bi final jokatuko dira. Bigarrenean, nagusien ohorezko mailakoan, Tartaloetxe eta Tolosa (Iñaki Elola-Julen Aizpuru) ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!