Gehigarria: etxebizitza

Hurbiltasuna,  gardentasuna,  konpromisoa eta  profesionaltasuna

Ataria 2021ko aza. 15a, 09:50

Izaskun Muñoa Arrigain, Igor Arin Usandizaga eta Miren Gorostegi Larrinaga.

Etxebizitza erostea ez da egunero egiten den zerbait. Erabaki oso garrantzitsua da, bizitzan agian behin bakarrik egingo dena. Pauso hori emateko bidelagun ezin hobea da LABORAL Kutxa, hipoteka zein beharrezkoak diren aseguruak kontratatzeko eskaintzen duenarengatik: hurbiltasuna, gardentasuna, konpromisoa eta profesionaltasuna. 


Tolosaldean hiru bulego ditu LABORAL Kutxak: Tolosan, Ibarran eta Villabonan. Egunero hogei pertsona inguru daude lanean hiru bulegoetan, eta bankarekin eta aseguruekin lotura duten era guztietako zerbitzuak ematen dituzte. «Tolosaldean hiru bulego izanik eskualdearekin dugun konpromisoa erakusten dugu», azaldu du Igor Arin Usandizagak, Villabonako bulegoko zuzendariak. Errotuta dago LABORAL Kutxa Euskal Herrian, bertan sortzeaz gain, hainbat hamarkadatan zehar ematen ari den zerbitzuak erakusten duenez. 

Konpromiso horrek ere hurbiltasuna ekartzen du, baina LABORAL Kutxaren izana ez da bakarrik fisikoki hurbil egotea, bezeroekin duten harremana zerbitzuaren erdigunean baitute. «Digitalizazioaren aroan gaude, eta horrek suposatzen duen erronka guztiei aurre egiten diegu, baina azkenean LABORAL Kutxan pertsonak gaude lanean, gure zerbitzuak pertsonei eskaintzen. Pertsonen arteko harremanari garrantzi osoa ematen diogu», azaldu du Miren Gorostegi Larrinagak, Tolosako bulegoan lan egiten duen kudeatzaileak. Hain justu, Hego Euskal Herrian azken hiru urteetan eta 2.000 pertsonari egindako inkesta baten arabera, zerbitzu bat kontratatzerakoan aurrez aurreko arreta nahi du jendeak, %45etik %48ra igo delarik aukera horren alde egin dutenen kopurua. Aldiz, lehentasuna Internet bidez egiteari ematen diotenen ehunekoa %22tik %12ra jaitsi da. «Jendeak digitalizazioa normaltzat hartu arren, aurrez aurreko harremana estimatzen du», zehaztu du Gorostegik. Hipoteka bat egitea erabaki oso garrantzitsua da, eta erakundea bezain garrantzitsua da erabakia hartzen lagunduko dizun pertsona bera. 

 

Hipotekari buruzko informazioa, webgunean
Digitalizazioak erosotasuna ekartzen du, eta LABORAL Kutxako bezeroek zein oraindik ez direnek hipoteken inguruko informazioa jaso dezakete laboralkutxa.com webgunean. «Hipotekari buruzko informazioa jaso dezakezu modu digitalean, baina horren atzetik pertsonak gaude, Internet bidez jaso ahal izan duzuna azaltzeko, beste aukera batzuk aztertzeko eta adostasun batera iristeko», esan du Izaskun Muñoa Arrigainek, Ibarrako bulegoan lan egiten duen kudeatzaileak. 

Izan ere, LABORAL Kutxak erreminta digital guztiak ditu, eskaintzen dituen zerbitzuak Internet bidez kudeatzeko. «Lehen baino aukera gehiago daude gauzak egiteko. Prozesuak asko aurreratu dira. Jende guztiak ez du bulegora joateko aukerarik, eta lasai etxean zaudenean, asteburuetan adibidez, informazioa begiratu eta eragiketak egin ditzakezu», zehaztu du Muñoak. Azken finean, zerbitzu guztiak eta modu guztietara emateko prest daude LABORAL Kutxan. 

Hipoteka Lasaigarria nabarmendu dute LABORAL Kutxatik. «Modalitate berezi bat da, eta merezi du epe luzerako zor bat hartzen duzunean, malgutasuna eskaintzen baitu», azaldu du Gorostegik. «Adibidez, hipoteka 30 urterako hartzen bada, epea luzatu gabe jarri ahal duzu zuk nahi duzun kuota. Hasi zaitezke ordaintzen gehiago, ondo badatorkizu, eta handik urte batzuetara kuota jaitsi. Eta bi aldiz eskatu dezakezu sei hilabetez interesak bakarrik ordaintzea». Azken aukera hori oso lagungarria izan da azken urte eta erdian, COVID-19a dela-eta sortu den egoera bereziaren aurrean. «Beste entitate batzuk diru laguntzak baliatu egin behar izan dituzte horrelako aukera bideratzeko. Hipoteka Lasaigarria duten LABORAL Kutxako bezeroek ez dute behar izan ezohiko moduan jarri diren neurri horiek, hipoteka beraren baldintzak lagundu baitie prozesu horretan», gaineratu du Gorostegik. 

Hipoteka egiterakoan, aseguruak kontratatzearen garrantzia ere kontuan hartu behar da. Eta arlo horretan LABORAL Kutxak badu bereizgarria bat, taldean Lagun Aro Aseguruak baitu. «Abantaila da aseguruetan espezialistak diren profesionalak ondoan izatea. Beste finantza erakunde batzuk bitartekariak dira, eta gure kasuan aseguru etxea LABORAL Kutxa taldekoa da. Dena bat gara, eta edozein ezusteko gertatzen denean, ez dugu bitartekari lana egiten, guk ematen diogu zuzenean erantzuna horri», nabarmendu du Arinek. 

Gardentasuna eta profesionaltasuna eskutik doaz, eta horri azpimarra berezia egiten diote LABORAL Kutxan. «Gure bereizgarrietako bat gauzak ondo azaltzea da», esan du Arinek, «eta hori bezeroek beraiek konfirmatzen digute. Hipotekari buruz kontsulta egitean, askotan eskertu digute ematen ditugun arreta eta azalpenak. Sentsazio orokorra izaten da guregana kontsulta bat egitera etortzen denean gusturago ateratzen dela bezeroa, lasaiago, informazioa bere osotasunean jaso duelako». Horrek erakusten du LABORAL Kutxan lan egiten dutenen profesionaltasuna. Baina ez dute bezeroek bakarrik esaten hori, Stiga ikerketa etxeak finantza entitateei egiten dien kalitate azterketan, LABORAL Kutxa beti goi postuetan izaten dela  esan dute hiru kudeatzaileek. «Gure jardunaren zutabe nagusietako bat dira hipotekak», azaldu du Arinek, «eta horrek erakusten du espezialistak garela arlo horretan». 
Izan ere, zenbakiak garrantzitsuak dira hipoteka bat kontratatzerakoan, baina ematen den zerbitzua ere bai: LABORAL Kutxak hurbilekoa, konprometitua, gardena eta profesionala eskaintzen du.

Bulegoak:

  • Tolosa: San Frantzisko pasealekua, 11 (943 65 02 61)
  • Ibarra: Euskal Herria, 20 (943 67 42 21)
  • Villabona: Kale Berria, 34 (943 69 02 39)
  • Webgunea: laboralkutxa.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!