Andres Aramendi eta Luis Galarraga, omenduak

Ataria 2021eko azaroaren 8a

Nekane Urteaga eta Luis Galarraga, oroigarriak eskuetan dituztela. PILOTA BIZI

Amezketako Pilota Bizi elkarteak omendu ditu, Aurrera-Saiaz elkartea sortu eta pilotari egindako ekarpenagatik.

Omenaldia Zumarragan izan zen, atzo bertan, Euskal Herriko pilota elkarteen arteko VI. Nazio Txapelketaren finaletan. Guztira zazpi omendu izan ziren, pilotari egindako ekarpenarengatik. Oroigarria eman zitzaien, eta Andres Aramendirena Nekane Urteaga bere alargunak jaso zuen.

Finalari dagokionez, Irurtzun eta Lemoa elkarteek jokatu zuten norgehiagoka, eta nafarrek irabazi zuten, jokatutako hiru partidetan gailenduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!