Koronabirusa

70 positibo izan dira Tolosaldean azken astean

Ataria 2021eko azaroaren 8a

Azaroaren 1etik 7ra Tolosan 26, Amasa-Villabonan 8, Lizartzan eta Zizurkilen 6na, Albizturren, Anoetan eta Hernialden 4na, Asteasun 3 eta Abaltzisketan, Alegian, Amezketan, Belauntzan, Berastegin, Berrobin, Gaztelun, Ibarran, Iruran eta Larraulen positibo bana atzeman dute.

Osasun sailak gaur eguneratu ditu COVID-19an positibo eman dutenen datuak eta eskualdean azken astean 70 positibo egon dira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.474 izan dira, eta intzidentzia metatuaren tasak gora egin du azken 14 egunekoa 109,24an kokatuz. Gipuzkoako tasa 124,37koa da. Ospitaleetan 90 pertsona daude egun COVID-19arekin eta 24 ZIUn. Hamar dira azken astean hil diren herritarrak.

ESIei dagokienez, Tolosaldekoa horian dago (158), eta eskualdeka horian daude ere Villabonakoa (237), Alegiakoa (163), Ibarrakoa (204) eta Tolosakoa (144).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!