Eneko Gurrutxaga eta Ainara Pequeño izan dira onenak Aiako I. Mendi Duatloian

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gaiton 2021eko azaroaren 4a

100 partaidetik gora bildu zituen probak, eta lokatz artean, Eneko Gurrutxaga eta Ainara Pequeño gailendu dira banakako lasterketan. Binakakoan, berriz, Borja Aranzabek eta Oier Elorzak osatutako bikoteak lortu du garaipena.

Aiako Mendi Duatloiaren aurreneko edizioa jokatu zen larunbatean Andatza auzoan. Gauean eta goizean egindako euriaren ondorioz, parte hartzaileek lokatza bilatu zuten ibilbide osoan, eta erorikoak ere izan ziren.

Gizonezkoen artean Eneko Gurrutxaga amasarra gailendu zen, helmugan 1:41:10 denbora eginda. Paul Bereziartua izan da bigarren (1:42:41) eta Jon Aperribai hirugarren (1:44:29). Emakumezkoei dagokienez, Irura bizi den Ainara Pequeño zumaiarrak lortu zuen garaipena 2:24:00 denbora eginda. Nekane Praderak egin du bigarren (2:38:18) eta Ainhoa Usandizaga aiarrak hirugarren (2:42:42). Bikotekako lasterketan, Borja Aranzabek eta Oier Elorzak lortu dute garaipena (1:44:12).

Irakurri albiste osoa eta ikusi argazki galeria Urola Kostako Hitza-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!