Intza Elizalde txapeldunorde izan da Espainiako Eskalada Txapelketan

Ataria 2021eko azaroaren 4a

Elizalde tolosarraz gain, Euskadiko selekzioarekin Udane Mujika Lasa elduaindarrak parte hartu zuen Espainiako Txapelketan.

Aurreko asteburuan jokatu zen txapelketa Iruñeko Rocopolis rokodromoan. Hiru modalitatetan parte hartu zuten eskalatzaileek, eta Elizalde 16 urtez azpiko mailan txapeldunorde izan zen. Blokean laugarren postua eta zailtasunean seigarrena lortu zituen tolosarrak. Mujikak 14 urtez azpiko mailan parte hartu zuen, eta abiaduran hamargarren, blokean hamabosgarren eta zailtasunean hamaikagarren izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!