Estres linguistikoa nola arindu aztertzeko talde-ikerketa egin du Galtzaundik

Ataria 2021eko azaroaren 4a

Euskahalduntze taldeak sortzen, tokian tokiko euskara elkarteen zeregin berria? izeneko ikerketa osatu du Galtzaundi Euskara Taldeko teknikari Imanol Artolak. Ikerketak ondorio argia atera du: bost astez jarraikortasunez bilduta ahaldundu dira euskaldunak, beraien estres linguistikoa gutxiagotu da eta bizi kalitatea ere aldatu zaie. 

Galtzaundi Euskara Taldeak esan du ikerketaren funtsa izan dela aztertzea estres linguistikoa murriztea ote dakarren ahalduntze prozesuan dauden euskaldunak taldean biltzeak. Horrela, parte hartzaile bakoitzak bere ahalduntze dinamika hasi du eta taldean partekatu ditu sentsazioak eta iritziak astez aste. Bost aste eta sei saiotan burutu dute ikerketa eta astero-astero, bakoitzak sentitu duenaren inguruan hitz egin eta hurrengo asterako helburuak jarri dituzte parte hartzaileek. Ikerketak ondorio argia atera du: bost astez jarraikortasunez bilduta ahaldundu dira euskaldunak, beraien estres linguistikoa gutxiagotu da eta bizi kalitatea ere aldatu zaie.

Ikerketan zehar, bertako partaideek bizi dituzten egoeren inguruan eztabaidatzeko eta ikasteko tartea ere izan dute. Hainbat gai landu dira taldean: pertsona ezezagun bat gaztelaniaz hitz eginez etortzean izaten diren erreakzioak, euskara erabat ulertzen ez dutenekin eman daitezken egoerak, bakoitzaren ohiturak, eta abar. Garrantzitsua da horrelako ikerketak taldean egin eta beste partaideen iritziak jaso eta horietaz ikastea. Taldean elkartzeak asko lagundu die parte hartzaileei, batez ere norberak kontatzea baino interesgarriagoa izan baita besteek esaten duten hori norbere emozioekin barneratu eta ulertzea. Horrela, gainera, hurrengo asterako erronka berriak ezartzerako garaian, partaideak indarberrituta sentitzen ziren.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!