Egiten Duzuna Gara 2.0

Eskuz esku egitea

Ataria 2021eko azaroaren 2a

Gertutasunak garrantzia duenean egunak beste zentzu bat hartzen du eta gertu egotean, pertsonak irabazten du. Batera eginez, eskuz esku eginez, guztiok irabazten dugu.

Zuk egin. Zuk espazioa hartu, eta guk lekua egingo dizugu. Zuk atea ireki eta gu sukalderaino sartuko gara. Zuk eskua luzatu eta guztion artean taldea osatuko dugu. Eta taldea osatzeko modu asko ditugu, batera bilatuko dugu zure modua. Jarrai dezagun aurrera.

Esan, kontatu, irakurri, entzun, ikusi, erabili. Tolosaldeko Ataria guztiona da. Zuk egiten duzu Ataria. Gu zu gara.

Herria euskaraz egiten baduzu, Ataria zara. Egiten duzuna gara.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!