Koronabirusa

23 positibo izan dira Tolosaldean azken astean

Ataria 2021eko azaroaren 1a

Urriaren 25etik 31ra bitarte 23 positibo atzeman dituzte: Amasa-Villabonan, Ibarran eta Tolosan launa, Anoetan, eta Hernialden hiruna, Alegian bi eta Altzon, Elduainen eta Zizurkilen bana.

Osasun sailak gaur eguneratu ditu COVID-19an positibo eman dutenen datuak eta eskualdean azken astean 23 positibo egon dira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 979 izan dira, eta intzidentzia metatuaren tasak gora egin du 86,65ean kokatuz. Gipuzkoako tasa 116,45ekoa da. Ospitaleetan 86 pertsona daude egun COVID-19arekin eta 26 ZIUn. Zazpi dira azken astean hil diren herritarrak.

ESIei dagokienez, Tolosaldekoa horian dago (104), eta eskualdeka horian daude ere Villabonakoa (187), Alegiakoa (208) eta Ibarrakoa (76). Tolosakoa (48) berdean dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!