Teodoro Hernandorena ipuin lehiaketan lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Ataria 2021eko urriaren 26a

Iazko sari emate ekitaldia Atxulondo kultur etxean

Azaroaren 20a baino lehen Zizurkilgo udal bulegoetan aurkeztu beharko dira lanak. Lan bakoitzaren hiru kopia entregatu beharko dira.

Martxan da Teodoro Hernandorena XX. Ipuin lehiaketa. Andoain, Aduna, Alkiza, Asteasu, Amasa-Villabona, Anoeta, Irura, Larraul eta Zizurkilgo herritarrek parte hartu ahal izango dute, bost maila ezberdinetan banatuta.

  • A maila. 6-8 urte
  • B maila. 9-11 urte
  • C maila. 12-13 urte
  • D maila. 14-16 urte
  • E maila. 17 urtetik gora.

Lan bakoitzaren hiru kopia entregatu beharko dira azaroaren 20a baino lehen. Zizurkilgo udal bulegoetan entregatu beharko dira lanak eta oinarriak ere han izango dira eskuragarri.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!