Osasun sailak gaur eguneratu ditu COVID-19an positibo eman dutenen datuak eta eskualdean azken astean 33 positibo egon dira. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 927 egon dira eta intzidentzia metatuaren tasak gora egin du 76,10ean kokatuz. Gipuzkoako tasa altuagoa da eta 93,14koa dela esan du. Ospitaleetan 81 pertsona daude egun COVID-19arekin eta 24 ZIUn. Hamabost dira azken astean hil diren herritarrak.
ESIei dagokienez, Tolosaldekoa horian dago (106,41), eta eskualdeka horian daude ere Villabonakoa (200,39) eta Alegiakoa (223,38). Tolosa (57,64) eta Ibarra (25,51) berdean daude.