Koronabirusa

12 positibo izan dira ostiraletik igandera

Ataria 2021ko urr. 18a, 12:41

Anoetan eta Tolosan bosna eta Hernialden eta Ibarran bana atzeman dituzte.

Osasun Sailaren datuen arabera 2.281 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 85 positiboak izan ziren (%3,7). Tolosaldean lau positibo atzeman zituzten, Anoetan bi eta Hernialden eta Tolosan bana.

Herenegun, larunbatean, 2.910 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 126 positiboak izan ziren (%4,3). Tolosaldean lau positibo izan ziren, Tolosan bi eta Anoetan era Ibarran bana. Ostiralean, 3.732 test diagnostiko egin zituzten, eta horietatik 132 positiboak izan ziren (%3,5). Tolosaldean lau izan ziren positiboak: Anoetan eta Tolosan bi.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (33) kolore berdean dago eta Tolosa (96) kolore horian. Osasun eremuei begiratuta, Ibarrakoa (51) kolore berdean dago eta Alegiakoa (119), Tolosakoa (148) eta Villabonakoa (162) kolore horian daude. Tolosaldeko ESIa (94) ere kolore horian dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 8 pertsona ospitaleratu zituzten atzo,  COVIDa duten 26 pertsona ZIUn daude, eta 48 pertsona daude ospitaleetan. Bestalde, Osasun Sailak adierazi duenez, azken astean 15 pertsona hil dira COVID-aren eraginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!