Egokitutako tailerrak eta bisita gidatuak

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 15a, 12:27

Alkizan Tourseko San Martin elizara bisita gidatuak egingo dituzte, eta Tolosako Topic-en tailer eta ikuskizun egokituak prestatu dituzte.

Ondarearen Europako Jardunaldien VI. edizioa ari da egiten Gipuzkoako 31 udalerritan, eta Tolosaldean Alkizan eta Tolosan izango dira ekitaldiak Guztion ondarea, denok parte. Ondare irisgarri eta inklusiboa lelopean.

Tolosaren kasuan, bihar, larunbata, pertsona itsu eta gorrentzat egokitutako hainbat jarduera antolatu dituzte Topic-en. Batetik bisita gidatua izango da 11:30ean (euskaraz) eta 12:30ean (gaztelaniaz). Helduak 8 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 6 euro. Tailer egokitua ere egingo dute, 16:30ean. Kasu honetan, helduek 8 euro ordaindu beharko dute, eta haurrek 6 euro. Eta ikuskizun egokituaz gozatzeko aukera ere izango da, 18:30ean. Helduek 7 euro eta haurrek 4 euro ordaindu beharko dute. Bi jardueretarako sarrerak ere eskuratu ahalko dira, helduentzat 10 euroan eta haurrentzat 8 euroan, eta hiru jardueretarako 15 eta 13 euroan.

Tailerrari dagokionez, ikusmen eta entzumen ezgaitasuna duten pertsonentzat diseinatutako txotxongiloak sortuko dituztela esan dute Topic-etik. "Parte hartzaileek elkarrekin lan egingo dute, sorkuntza-prozesu osoan lagunduko dieten profesionalek gidatuta. Horrela, izan daitezkeen oztopoak ezabatzea lortzen dugu, gure kultura-ondarerako irisgarritasuna eta inklusibitatea sustatuz".
Ikuskizunaren kasuan, audioa deskribapenaz egokituta izango da. Horretarako, ezinbestekoa izango da, smartphone bat, entzungailu propioak eta zeinu-hizkuntza izatea.

Sarrerak erosi, edo lekua erreserbatu ahal izateko, 943 65 04 14 zenbakira deitu edo museo@cittolosa.com helbidera idatzi beharko da.

ALKIZAN BI AUKERA

Alkizaren kasuan, urriaren 23an, 10:00etan baserri paisaia ezagutu eta ulertzeko bisita gidatua egingo dute. Entzumen arazoak dituzten pertsonentzat egokituta egongo da eta horretarako zeinu hizkuntzako interprete zerbitzua eskuragarri egongo da. Bestalde, bihar eta urriaren 30ean, bisita gidatuak egingo dituzte Tourseko San Martin elizara. Orain gutxi arte bisitarientzat itxita egon da herriko eliza eta aurten erretaula ederra eta gainerako altxorrak erakusteko zabalduko dute.

Alkizako bi ekimenetan izen emateko kultura@alkiza.eus helbidera idatzi beharko da edo whatsappa bidali beharko da 688 60 44 66 telefonora.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!