Lurgatzek elkarretaratzea deitu du Gasteizko erailketa salatzeko

Ataria 2021eko urriaren 14a

Zizurkil eta Villabona arteko oinezko zubian egingo dute elkarretaratzea 19:00etan, 'Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista!' goiburupean.

Azkeneko indarkeria matxista kasua salatzeko elkarretaratzea egingo du Lurgatz talde feministak gaur arratsaldean. Zizurkil eta Villabona arteko oinezko zubian izango da 19:00etan.

Indarkeria matxistaren azken biktima da 37 urteko emakume gasteiztarra: bikotekideak erail zuen herenegun, Gasteizko Sansomendi auzoko beren etxebizitzan, haien bi semeak bertan zirela; bere buruaz beste egin zuen gizonak gero.

Eraso sexistarik ez! Autodefentsa feminista! leloa eramango du elkarretaratzeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!